XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aintzinako Pertsia.

Aintzinako Persiaren izena gaur Iran da, arioen edo indoeuropearren lurra.

Izan ere, denborarik aspaldienetan Asia Zentraleko indoeuropear tribuek bete zuten eskualde hau.

Ifarraldean menditsu eta desertu, medotarrak bizi ziren, hegoaldeko lautada marduletan pertsiarrak finkatu ziren bitartean.

Pertsiar inperioa.

Mende askoz medotarrak izan ziren eskualdean jabe; gerora, K.a. 500 urte inguru, Ziro pertsiar erregeak Media menderatu eta inperio bakarra eratu zuen, bere seme Kambisesek eta hiloba Dariok zabalduko zutena.

Azken honek hogei probintzitan banatu zuen inperioa gobernutza errezteko, karreteraz josi zuen posta geltokiak eraikiz: honela satrapak, hau da, probintzi bakoitzaren buruak kontrola zitzazkeen, hala nola buruzagi militarrei aginduak bidali.

Urte askoz inperioaren batasuna gorde zuen Dariok.

ITSAS BELTZA / KASPIO ITSASOA / MEDITERRANEO ITSASOA / ITSAS GORRIA / PERSIAKO GOLKOA.

K.A. VII. mendean Zoroastro izeneko profeta batek sineskizun zaharrak gaitzetsi zituen Persian eta erlijio berri bat, giza legean, zuzentasunean eta ankerkeriaren kontrako arauetan oinarritua.

Erligio honen arabera gizona, Ormuz Jaun Jakintsua jainkoak ispiraturik egiaren bila dabil, Ongiaren eta Gaitzaren artean, bi indar etsaien artean.

Gaitzaren aurka borrokatuz, gorputz eta arima zaitzen baditu, munduaren azkenean izango den epaian tokia izango du salbatuen artean.

Ormuzen sinbolua sua zen, eta dorre antzeko etxe laukietan bizturik gorde ohi zen beti.

Dario hil zenean, inperioa ahuldu egin zen eta satrapa eta buruzagi militarren artean borrokak sortu ziren.

Honela Alejandro Handiak neke handirik gabe menderatu zuen K.a. 331. urtean; Dario III berak ihes egin behar izan zuen borroka batean.